¿Kutxabanken pribatizazioak nola eragingo dio etxegabetzeen politikari?
No hay más respuestas a la pregunta
Aitziber Ibaibarriaga

Publikoa izan arren, Kutxabank etxegabetze gehien burutu dutenen artean kokatu du EAJk. Pribatizazioarekin are larriago izango da


Bai, zuk diozuna. Kutxabank publikoa izanda ere EAJk PPk eta PSOEk edozein banku pribatu balitz bezala kudeatu dute eta etxegabetze gehien burutu dutenen artean kokatu dute kutxa. Eta ez hori bakarrik, Kutxabankek egun duen etxebizitza politika lotsagarria da, IRPHrekin egiten ari direna ikusi besterik ez dugu behar. Eta orain pribatizazioarekin are larriago izango da.

Azken hilabeteotan ikusi dugu nola bideratu izan den kutxen ezaugarritzea kontrako norabidean, eta nola interes pribatuak lehenesten joan diren gure herrialdearen beharrizan produktibo, sozial eta kulturalen gainetik. Kutxabank banku-fundazio bihurtzea, bere ondarea eta bere kontrola EAJk, PSOEk eta PPk izendutako 15 pertsonaren esku uztea ekarriko du eta horrek, pribatizazioak, areagotuko du banku pribatuek duten funtzionatzeko era. Beraz, pribatizazioa gelditzen ez badugu Kutxabankek etxegabetzeak areagotuko ditu.


  Compartir
Aitziber Ibaibarriaga
 Pregunta ¿Kutxabanken pribatizazioak nola eragingo dio etxegabetzeen politikari?
Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
13 de 10 Apoyos
22.01.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros