Noiz jarriko da OTAren bateratzea martxan?
No hay más respuestas a la pregunta
Eneko Goia

Laster indarrean egon beharko luke


Kaixo Jesus Mari,

Ba bai, halaxe da. Legealdi hasieran aldaketa nabarmenak egin ziren 0-1 eta 1-1 guneetako erregulazioan. Honen ondorioz, bertakoentzako (residentes) plaza kopurua zabaldu zen eta ondorioz murriztu egiten ziren errotazio erabilera zuten plazak (rotatorios). Kasu honetan, Urgull mendia eta Askatasunaren Etorbidea artean dagoen eremuaz ari naiz.

Aldaketa horiek gauzatzeak eragin zuzena izan zuen alboetako guneetan, bereziki 1-2 gunean. Zergaitik? Eremu hori errotazio plaza gisa izendatu baitziren eta Askatasun Etorbidearen mugatik oso hurbil kokatzen den gunea baita; alegia, izendapen eta eremu ezberdinen arteko muga. Gune honek ezin zuen bermatu aparkamendu eskaria berria eta 1-2 gunean bizi diren donostiarrei zailtasun handiak sortzen zitzaizkien aparkatzeko garaian.

Arazo horri aurre egiteko 1-2 eta 1-3 guneak bateratu dira, gune bakarra sortuz eta saturazioak eragotziz. Horrela, Askatasun Etorbidea eta Amara bitartean bateratu den gune berriak aukera gehiago eskainiko ditu bertakoek arazorik gabe aparkatzeko aukera izan dezaten.

OTAren azken aldaketa hori martxoko udal batzarrean onartu genuen, beraz laster indarrean egon beharko luke. Tamalez, ezin dizut data zehatzik eman, egokitze lanak bere denbora hartzen baitute, baina aste gutxitan aldaketa guztiak martxan egongo dira ziurrenik.

Espero zalantzak argitu izana,

Eneko Goia


  Compartir
Eneko Goia
 Pregunta Noiz jarriko da OTAren bateratzea martxan?
Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
25 de 20 Apoyos
30.03.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros