Europar Batasunak etorkizunik baduela uste duzu?
No hay más respuestas a la pregunta
Izaskun Bilbao

Europar Batasuna beharrezkoa da


Bai, zalantzarik gabe. Gehiago esango nuke, uste dut  ez dugula beste aukerarik. Europa nazioen benetako federazio gisa osatu ezik, oraingo estatu kideek ez dute behar besteko indarrik izango, une honetan aurrean ditugun erronkei aurre egiteko. Europa batuak baino ezingo  ditu politika globalak martxan jarri eguraldiaren aldaketaren aurrean edo finantzen espekulazioa moduko arazoak konpontzeko orduan. Bat egite horretan, gainera, aukera argia dago Euskadi bezalako nazioentzat. Guk proposamen batzuk defendatzen ditugu,  eta horietan adierazten dugu nazio bat zer den eta  XXI mende honetan nazio nortasuna zer den. Gizarte gisa eraginkorra izatea da horretarako giltzarri nagusienetakoa. Nortasuna norbanakoaren eskubide gisa hartuta, eta ez  eskubide batzuk ematen dituen giltza balitz bezala. Horra hor beste gakoa. XX. mendean nazio estatu izan zirenak iraganean bizi dira eta jakin badakite beren egiturek gaur egun ez dutela zentzu handirik. Horregatik uste dut  alderdi guztietatik , iparraldera begira zein hegoaldera begira, Europa aukera handia dela hemen bizi garen hiritarrontzat .

 

Jarraian, nire blog-ean argitaratu ditudan post batzuk, gai horren inguruan dugun irizpidea argiago ikus dezazun.

 

http://www.izaskunbilbao.eus/2014/03/argumentos-frente-a-estridencias-somos-federalistas-europeos/

 

http://www.izaskunbilbao.eus/2013/05/la-reforma-de-la-fiscalidad-europea-cuenta-con-el-concierto-y-el-convenio/

 

http://www.izaskunbilbao.eus/2012/11/el-debate-esta-servido/

 

http://www.izaskunbilbao.eus/2011/11/entre-made-in-euskadi-y-im-basque/

 

http://www.izaskunbilbao.eus/2010/11/de-agirre-a-van-rompuy-pasando-pormi-corazon/


  Compartir
Izaskun Bilbao
 Pregunta Europar Batasunak etorkizunik baduela uste duzu?
Enviada por
Arivalia Oianguren Zubizarreta Arivalia Oianguren Zubizarreta
55 de 50 Apoyos
12.02.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros