Eibarko eta Euskadiko PSE-EE sozialista izaten jarraitzen duela asko esatea da.
Lehenik eta behin eskerrik asko Jaione niri zuzendutako lehen galderaren egilea izateagatik, galdera ez da makala.
Guztiok dakigu Eibarko istoria azkenengo mendean Euskal sozialismoari lotuta egon dela. Gaur egun, lehen ezagutzen genuen sozialismoa oraindik ere herrian mantentzen den ala ez esan beharko banu, nik ezetz esango nuke. Gizartea ere nabarmen aldatu da orain dela mende bateko gizartearekin konparatzen badugu.
Teorian herriaren gehiengoa ezkertiarra eta aurrerakoia dela esango nuke, baina honek egunerokotasunean islada gutxi du udaletxeko kudeaketan. Gaur egun udaletxean dauden alderdi politikoen argazkiari begirada botatzen badiogu (PSE-EH Bildu-EAJ-Irabazi) gehiengoa ezkertiarra dela guztiok esango genuke zalantzarik gabe, baina argazki honek ez du errealitatea islatzen.
PSEk jada ez ditu politika sozialistarik egiten Eibarren, nere uste apalean boterean mantentzeko soilik lan egiten du. Hauteskunde munizipaleri erreparo egiten badiogu, bere bozkak gehienak aurreko hamarkadetan etorritako etorkinei esker lortzen ditu, modu batean edo bestean Espainiako alderdi batekin identifikatuak sentitzen direlako. Baina harrigarria bada ere, hauteskunde ezberdinetan EAJ-k (autonomikoak) EH Bilduk (Europearrak) eta Podemosek (Hauteskunde Orokorretan) irabazi egin dugu, Eibarko bozkak hauteskundeen araberan alderdiz alderdi mugitzen dira.
Independentista guztiak ez dira sozilistak , EAJ-n dauden independentistak adibidez nirekin bat etorriko zara ez direla sozialistak.
Guzti hau ikusita, baliteke independetistek Eibarren esparru mugatua izatea, baina esperantzak baditut behintzat teorian gehiengo ezkertiarra egonda gutxienez erabakitzeko eskubidearen aldeko eremua geroz eta gehiago zabaltzen joatea.
Compartir