Herritarren babesa lortzen bada, oso denbora gutxian lortu daiteke independentzia
Nik nahiko nuke ahalik eta laburrena izatea. Baina zuk diozun bezala, babesa lortu behar da. Hala ere, pentsa Katalunian zein denbora gutxian jaso duen herritarren gehiengo zabal baten babesa. Pentsa Euskal Herrian zer ilusio sortu izan den (Lizarra-Garazi...) jendearen artean, bide hori jorratzeko aukerarik txikiena antzeman denean...Ez da erreza izango, eta ziurrenik ez laburra ere. Baina Europako haizea alde izango dugu (Eskozia, Katalunia...), eta ez dadila gerta behintzat prest ez egoteagatik bultzada hori ezin aprobetxatu izana. Ibarretxe lehendakariak zioen 2030erako independenteak izango garela. Ea lehenago den.
Compartir