Donostiako jaietako irizpideak eta animalien eskubideen denfentsarako eragileen eskaerak
Kaixo, Iñaki.
Lehenik eta behin, mila esker zure proposamena luzatzeagatik eta gurekin harremanetan jartzeagatik.
Zure eskaeran aipatzen duzu Sokamuturra Donostiako jaietan berreskuratzea nahi duzula eta udalbatzara bideratzea eskatzen diguzu. Alde batetik, argitu nahi nuke jaietako programa ez dela udalbatzan erabakitzen. Programa diseinatzeaz eta erabakitzeaz udal gobernua arduratzen da. Hori dela eta, ez dago gure esku horrelako proposamenak udalbatzara eramatea.
Bestetik, 2013an Sokamuturra jaietako programatik kendu egin zenean, hirian dauden irizpideekin bat egiteko izan zen. Hau da, 2013an herritar eta eragile askok eskaera egin zuten animalien eskubideen aurka dijoazten ekintza guztiak jaietako programatik kentzeko. Beste gauza batzuen artean (zezenketak, etab.), talde hauek ulertzen zuten Sokamuturra ere animalien eskubideen aurkako ekintza bat zela. Egia da hau eztabaidagarria dela eta Sokamuturraren kasuan erabaki desberdinak hartu direla euskal udalerrietan (batzuk kendu dute eta beste batzuk mantentzea erabaki dute). Baina, Donostiaren kasuan, eskaera zabal bat egin zen kolektibo desberdinen eskutik horrelako ekintzak kentzeko eta geroztik ez da jarri.
Informazio gehiago nahi izanez gero gure udal taldeko emaila luzatzen dizut: eh_bildu@donostia.eus
Ondo izan.
Compartir