EITBko politika informatiboaren aurrean, pertsonengana zuzenean jo
Arratsalde on Naroa,
Zoritxarrez, arrazoia eman behar dizut esaten duzun guztian, eta aitortu ere niretzat mingarria dela ikustea zein hedabide eredu bihurtu den EITB, eta une berean nafarrentzat ETB ikusteko eskubidea aldarrikatzea.
Adibideak asko dauzkagu, zuk adierazitakoetatik hasita hondakinen tratamentuari Bizkaian eta Gipuzkoan ematen zaion tratamentu informatibo desberdinarekin bukatuz (Artigas vs Zubieta), hemen adibide bat:
https://www.youtube.com/watch?v=Xoi_VZ0ZfL4&feature=youtube_gdata_player
Arazoaren larritasunarekin bat egin egiten dugula ikusita, EHBilduk hori eragozteko modurik ba daukan galdetzen didazu.
Salatzea eta alternatibak bilatzea da egin ahal dezakeguna eta egiten duguna. Salatzea, Legebiltzarrean, EITBko administrazio kontseiluan, hedabideetan eta baita kalean ere. Baina salatzearekin soilik ez da arazoa konpontzen, azken helburua informazioa helaraztea bait delako. Alternatibak bilatu behar ditugu: Sare sozialak, kale ekimenak, eta ahoz ahoko informazioa.
Halaxe erabaki dugu Euskal Bidearen proposamen politikoarekin. Argi daukagu euskal herritarrokin egin beharreko bidea dela, eta EITBko politika informatiboaren aurrean, pertsonengana zuzenean jotzea erabaki dugu.
Ondo izan.
Pello.
Compartir