Herri ikuspegia da lehenetsi behar dena
Kaixo Gaizka,
Gure ustez, bake eta normalizazio prozesuan zein erabakitzeko eskubidean Herri bezala jokatzeko obligazioa daukagu, Beste gauza bat gizarte ereduaren inguruan dauzkagun desberdintasunak dira, non bakoitzak eredu oso desberdinak dauzkagu. Azken honetan konfrontazio politikoa ematea logikoa eta legitimoa da, baina ez luke zertan beste bi gaietan adostasuna bilatzea oztopatu behar.
EAJ ez dela subiranista? Gure lana hori argitzea da, zeren eta onartu behar diogu anbiguotasunean oso ongi mugitzen dakiela, batzuetan gauza batzuk esanez eta besteotan kontrakoa.
Argi daukaguna zera da, espainiar gobernuekin adostasunetara heltzeak ez duela inongo baliorik, eta burujabetzaren bidea dela daukagun bide bakarra.
Katalunian egin bezala (eta ezer baino lehenago egoeren desberdintasuna argi utzi behar da) gizartearen gehiengo bat bide horretan murgiltzea lortu behar dugu, aktiboki, beldurrik gabe, eta orduan ez dute anbiguotasunek ezertarako balio.
Agur bat,
Pello
Compartir