EPE gaindituz gero X5 nota saritzea EZ dugu ikusten.
EH Bildu urteak daramatza ikastetxeetan irakasleak egonkortzeko neurriak proposatzen. Azkena, EH Bilduren ekimenez 2018ko ekainean onartu zen (publikoa da, legebiltzarreko web orrian espedientea ikus daiteke), orain planifikazio mahaian adosten ari dena sindikatuekin. Ikusiko dugu zertan geratzen den. Jarraipena egiten ari gara. Beharrezkoa dugu irakasleak ikastetxeetan egonkortzea hezkuntza proiektuei jarraikortasuna emateko, proiektu sendoak izateko ikasleen mesedetan. Eskola arrakasta lortzeko ezinbestekoa delako. Helburua ikasleak izan behar dira. Egonkortasuna ez da soilik EPEkin konponduko, are gutxiago ikusita dugun behin behinekotasuna tasa altua, eta urteetako kontratazioaren ondorioz areagotzen joan dena. 9.000-10.000ko poltsa batetaz ari gara. Beraz, EPEz gain beste neurri batzuk beharrezkoak dira. Gainera indarrean den EPE eredua Madrilen eskuetan egoteaz gain, zaharkitua geratu den tresna da eta badago hobekuntzarako tartea. Halaber, belaunaldi aldaketa modu naturalean egiteko, irakasle berrien, belaunaldi berrien eta urteak daramatzenen artean oreka bat lortu behar da. Hezkuntzaren kaalitatearen mesedetan. Labur esanda: EPE eredu aldaketaren aldeko apustua egiten dugu; kontsolidazio prozesuen alde egiten dugu; irakasleak ikastetxeetan egonkortzearen aldeko apustua egiten dugu, plaza hori EPE bidez edo jabegoan duenak hartu arte, hurbiltasuna kontutan hartuaz, eta uko egiteko eskubidea ere aintzat hartuaz. Beti ere, indarrean dagoena suntsitu gabe. Eta ulertzen dugu x5 nota saritzearenak ondo dagoena suntsitzen duela. Ikasleen mesedetan neurririk hoberenak behar ditugu. Azken urteetan, ikasturtetik ikasturtera ikastetxeetan zoritxarrez, aldaketak handiak izaten ziren, eta horrek ez du lagundu ikastetxeen proiektuak sendotzera.
Compartir