¿Hala nahi duten nafar denek euskaraz ikasteko aukera izango dutela bermatuko da?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Adolfo Araiz

Nafarroa osoan euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko dugu


Hori da hain zuzen EH Bilduren proposamenen helburu nagusietako bat. Tafallarra naiz, Vascuencearen legeak zonalde ez euskaldunean kokatu nau eta pairatu ditut bere ondorioak. Nafarroako euskaldunok ez ditugu geure hizkuntz eskubideak bermatuta, bizi garen lekuaren araberakoak dira gure eskubideak. Hori ez da beste lege eta eskubideekin gertatzen, ulertezina da nafarrok eskubide berberak bermatuta ez izatea.Orain arte pairatu dugun obligazio bakarra, euskara ez ikasteko aukerarena da. Horixe bera inposatu digute milaka nafarroi.

Euskeraren lege berri bat behar du Nafarroak, harresiak bota, banatzen gaituen zonifikazioarekin bukatuko duena. Nafarroa osoan, euskaraz bizi nahi dugunon eskubideak bermatuko dituena, bai administrazioaren egunerokoan baita hezkuntza mailan ere.


  Partekatu
Adolfo Araiz
 Galdera ¿Hala nahi duten nafar denek euskaraz ikasteko aukera izango dutela bermatuko da?
Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
38 de 10 Apoyos
2015.04.29

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan