¿PESA autobusen geldialdi gehiago Gasteizen?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Gorka Urtaran

Udalak garraio publiko arloko irtenbideak eman ditzake zure beharrizanak erantzuteko


Kaixo Aitor.

Lehenik eta behin, Donostiatik Gasteizera autobusez zatoztenon egoera zergatik okertu den gogorarazi nahi nuke. Autobus geltoki berria Euskaltzaindia plazan kokatzea erabaki zenean, ez zuten zu bezalako pertsonengan pentsatu. Ez zuten iraunkorra den mugikortasunerako estrategia baten oinarrituz jardun, ez zuten intermodalitatea indartzeko irtenbiderik bilatu, ez zuten Los Herran kaleko geltoki zaharra erregulartasunez erabiltzen zuten pertsonengan izango zuen eragina kalkulatu. Aurreko proiektuak porrot egin ondoren, plaza horretan zegoen zuloa estaltzeko presa zegoen eta horregatik, PPk geltokia bertan kokatzea adostu zuen Bildurekin. 

Zoritxarrez, Vitoria-Gasteizko Udalak ezin du zure garraio-konpainia autobus geltokian gelditzeaz gain, beste leku batzuetan ere gelditzera behartu. Baina bai egin dezakeena zera da, garraio publiko arloko irtenbideak proposatzea. Esate baterako, zure mugikortasuneko beharrizanei erantzungo dien garraio publiko eraginkorra (tranbia, autobusa,…) ezartzea.

Gaur bertan tranbia-sarea handitzeko proposamen bat aurkeztu dut, gaur egun trazatua amaitzen den tokitik, hots, Angulema kaletik, unibertsitateko campuseraino adarkadura bat eraikitzeko. Irtenbide garrantzitsua izango da autobus geltokia lekualdatu izanak ekarritako gabeziak konpentsatzeko.


  Partekatu
Gorka Urtaran
 Galdera ¿PESA autobusen geldialdi gehiago Gasteizen?
Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
22 de 20 Apoyos
2015.04.14

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan