¿Prest zaude Javier Marotori alkatetzea kentzeko?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Gorka Urtaran

Gasteizek udal gobernu sendoa eskatzen du


Kaixo Maider. Hauteskundeen osteko giroak eta alderdi batzuen jarrerak piztu dezaketen interesa ulertzekoa da. Egia da Euskadin eta Araban alderdien arteko itunak egon izan direla (PP eta PSE normalean, baina alderdi guztien artekoak oro har), boto gehien jasotako listak ez gobernatzeko. Hala ere, hauteskundeetako emaitzen bistan, alderdi guztiok benetan pentsatu beharko genuke hiriarentzat zein gobernu nahi ditugun. Ni prest nago Gasteizentzako proiektu argi bat duen ororekin ituntzeko. Akordioen aldekoa naiz eta horren erakusgarri dira azken lau urteotan Udal honetako alderdi politiko guztiekin lortu ditugun akordioak. Argi daukat 12 urte hauetan kolore bakarreko gutxieneko gobernuek galarazi dutela hiriak eta herritarrek behar duten erritmoan aurrera egitea. Gasteizek udal gobernu sendoa eskatzen du, pertsonalismoetatik urrun dagoena eta hiria aktibatzeko behar besteko egonkortasuna duena, eta beti Gasteizen bizi garen 245.000 pertsonetan pentsatzen duena. Agur bero bat.


  Partekatu
Gorka Urtaran
 Galdera ¿Prest zaude Javier Marotori alkatetzea kentzeko?
Sortzailea
Maider Agirre Maider Agirre
20 de 20 Apoyos
2015.04.09

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan