Hizkuntza eskakizunak molda daitezela euskal gizartearen aniztasunera nahi dugu
Gernikako Estatutuak eta 1982ko Euskararen erabilerako oinarrizko legeak euskara ofizialtzeaz gain, hizkuntzaren garapen legal eta normatiborako funtsak ezarri zituzten, eta funts horietatik sortu zen euskarak adin nagusia lortzea ahalbidetu duen corpus juridiko osoa.
Kontuan izan behar da, gainera, aspaldi bilakatu dela euskera egitura administratibo eta gizartea osatzen duten gehienekoen parte. Konplexurik baieztatu dezakegu, euskal gizartean elebitasuna errotu egin dela, nahiz eta egoera soziolinguistiko ezberdinekin elkarbizi behar duen. PSE-EEren proposamenak, beraz, ez du kolokan jartzen euskararen estatus ofiziala, eta ez du baldintzatzen herri-administrazioan duen tokia, ezta hiritarrei eman beharreko euskarazko arreta.
Defendatzen duguna da enplegu publikorako sarrerak euskal gizartearen izaera plurala eta elebiduna islatu behar duela. Horregatik eskatzen dugu hizkuntza eskakizunak molda daitezela euskal gizartearen aniztasunera. Zonalde eta kategorien araberako hizkuntza eskaerak ezartzea nahi dugu.
Horregatik, berrikusi nahi ditugu zein lanpostuetan duen euskararen ezagutzak lehentasuna eta zeinetan ez duen inolako lehentasunik. Lanpostu bakoitzaren ahozko eta idatzizko komunikazioaren premiak aztertu, eta horien arabera, egungo ziurtagirien sisteman hizkuntza eskakizun misto edo asimetriko bat ezarri nahi dugu.
Neurri honek ahalbidetuko luke administrazio publiko eraginkorrago bat sortzea eta aniztasun linguistikoaren ikuspegitik, askosaz ere inklusiboagoa egitea.
Partekatu
Batu zaitez Osoigora