¿Zer urrats zehatz emango dituzue Euskadin burujabetzari buruzko galdeketa bat abian jartzeko?
Xabier preziatua:
Nere ustetan egiten didazun galderaren barruan bi azpigaldera ikus daitezke:
1.- Zergaitik ez zaion gai honi behar bezalako garrantzia ematen?
Zentzu honetan adierazi beharra daukat autodeterminazio aldarrikapena aspaldi onartua izan zela Legebiltzarrean.
Beste alde batetik "erabakitzeko eskubidea" EAJk bultzatu zuen proiektua izan zela; hemen galdetu beharko genuke zer dela eta ezker abertzalkeak ez zuen proposamen hau babestu; ezker abertzalea ez al zegoen erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera batekin?
2.- Zein urrats eman behar dira?
Nere ustetan urrats asko eman behar dira:
a.- Iparraldean Lurralde elkargoa lortu
b.- Nafarroan Gobernu aldaketa sustatu, EAErekin harremanak erraztu ahal izateko.
d.- Autogobernu ponentzian adostasun zabal bat lortu
Espero dut egin didazun galderari zure erantzun aurkitu izana
Partekatu
Batu zaitez Osoigora