Zer eskaintzen du Bilduk Errekatxuko egoeraren aurrean?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Josu Cristobal

EH Bildurentzat auzoak behar duena plan orokor berri bat da, auzoaren inguruko hausnarketa


Kaixo javitxu

Lehenik eta behin eskerrak zuri galdera luzatzeagatik, nik dakidala Elena Ibañezek ez du inoiz jeltzaleen postura zein den adierazi, azkenengo plenoan alkateari Errekatxuren inguruan galdera bat egin zion, hala ere beraien planteamendurik bazenu eskertuko nizuke helaraztea.

Gaur egun, Errekatxuko auzoaren eraberritzea bi promotora pribatuen esku dago, beraien artean promozioaren baldintzak negoziatzen omen dira, baina EH Bildurentzat auzoak behar duena plan orokor berri bat da, bertan dauden ordenazioz kanpoko etxeen inguruko hausnarketa bat. Ezin litekena da, horrenbeste urteren ondoren auzoko etxebizitzen  etorkizuna esku pribatuen ardurapean solik egotea, Txontan gertatu den bezala,  hau ez da gure filosofia.

Bestalde errekatxurako irisgarritasun plan bat derrigorrezkoa dela uste dugu,(auzoaren beharrak aztertu eta lehentasunak markatzeko) eta horrela eskatu genuen 2017rako udal aurrekontuetan, nahiz eta jakinaren gainean egongo zaren ez genituela aurrera eraman PSErekin akordio batera heldu ez ginelako.

Azkenik gai bat  jorratzea nahiko nuke zure baimenarekin, atzo jakin genuen Errekatxu inguruan bortxaketa ahalegin bat izan zela, Errekatxu Eibarko puntu beltz bezala jarri beharko litzateke eta  hiri debekatuaren maparen azterketa berri bat egin, hirigintza arlotik honi erantzuna ematen ez zaion bitartean, udaleko beste esparruetatik erantzun azkarrak emateko lan egingo dugu, zalantzarik gabe udal talde guztien konpromesua egongo dela uste dut.

 

 


  Partekatu
Josu Cristobal
 Galdera Zer eskaintzen du Bilduk Errekatxuko egoeraren aurrean?
Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
10 de 10 Apoyos
2017.06.30

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan