Ze asmo daukazue filosofia ikasgaiarekin zuen hezkuntza proiektu pedagogikoan?/ ¿Qué plan tenéis para la asignatura de filosofía?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Maddalen Iriarte

2017-18 ikasturtean curriculuma kaleratuko dugu eta hor filosofia ardatz gisa agertuko da


Zoritxarrez ikusten ari gara filosofia ikasgaiak gero eta garrantzi gutxiago duela gure ikastetxetan. Guk hezkuntza pertsona aske, kritiko, ahaldun, solidario eta euskaldun eleaniztunak hezteko tresna gisa ulertzen dugu, jaiotzetik hil arte ematen den prozesu gisa. Lanbide teknikoetara begira pentsatutako hezkuntza sistema non filosofia bezalako ikasgaiak soberan dauden ez dira zuzenak. Guk hezkuntza sistema pertsona bere osotasunean hazteko tresna bezala ulertzen dugu.

Hezkuntzari buruz hitz egiterakoan ere azpimarratu behar da Euskal hezkuntza Espainiar Estatuaren menpe dagoen hezkuntza dela. Madrilen hartzen dira gure hezkuntzari dagozkion erabakirik inportanteenak eta ez dugu eskuduntza osorik. Adibidez, LOMCE (LOMCEk 'Heziberri 2020' izena du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.)

Euskal herritarrok behar dugun hezkuntza sistema kanpo esku hartzerik gabekoa izatea nahiko genuke eta horregatik gure programan euskal jendarte eta errealitatera egokitutako curriculuma osatzea proposatzen dugu, hezkuntza eragileekin elkarlanean. 2017-2018 ikasturtean oinarrizko curriculuma kaleratuko dugu eta hor filosofia, musika eta arte zientziei loturiko arloak ardatz gisa kokatuko ditugu


  Partekatu
Maddalen Iriarte
 Galdera Ze asmo daukazue filosofia ikasgaiarekin zuen hezkuntza proiektu pedagogikoan?/ ¿Qué plan tenéis para la asignatura de filosofía?
Sortzailea
agora filosofia elkartea agora filosofia elkartea
14 de 10 Apoyos
2016.09.14

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan