Hiri eroso, hurbil eta alaia nahi dugu, oinezkoek erraz eta txirrindulariak ziur ibiltzeko
Bizikletaren erabilera igo den heinean, arazo berriak sortu dira (oinezkoen eta txirrindulariren arteko elkarbizitza, alegia). Hau ondo kokatzeko gogora dezagun mugikortasun planak ezartzen duen hierarkia: 1) oinezko ibilbidean, 2) txirrindulariak, 3) garraio publikoa
Gure ustez egun Gasteizen dugun bidegorri sarea ez da nahikoa, ibilbide ziurrak eta logikoak eskaini behar ditu -egun hainbat bide bat-batean mozten dira-, egungo mantenua ere ez da nahikoa, egoera kaskarreko bidegorriak daude, eta abar luze bat.
Beraz, sarea indartu beharra dago.
Errepidetan jarritakoekin, ideiaren oinarriarekin ados gaude. Hau da, bizikletak kotxeari kendu behar dio espazioa, eta ez oinezkoari. Planteatzen den murriztea kotxearen erabilera delako. Baina noski, ezin dugu kotxea eta bizikletaren konpetentzia hala nola eman -kotxeak indar gehiago duelako-.
30 zonaldeak idei onak dira, beti ere betetzen badira. Gure proposamena horietan sakontzea da baina baldintza irmo batekin: 30eko abiadura errespetatu behar da, bigarren ilarak bukatu behar dira, askotan bizikleten bide erdian egiten direlako. Gure proiektua udaltzaingoaren lana berregokitzea izango da, zaintza lanetan aritzeko, batez ere abiaduraren arauak errespetarazten.
Hiri eroso, hurbil eta alaia nahi dugu eta horretarako kotxeak geroz eta espazio gutxiago izan behar du, umeek, nagusiek oinez ibiltzeko erraztasunak izan ditzaten eta bizikletak modu ziurrean egoteko.
Partekatu
Batu zaitez Osoigora