Lotsagarriak, iraingarriak eta onartezinak dira Idoia Mendiaren hitzak
Adierazpen lotsagarriak, iraingarriak eta onartezinak iruditzen zaizkit. Are gehiago, berak duen ardura eta kargu politikoa kontuan izanda. Adierazpen horietan argi ikusten da euskara eta euskaldunok bigarren mailako hizkuntza eta herritar kontsideratzen gaituztela, bost axola zaizkiela herritar guztioi dagozkigun hizkuntza eskubideak. Eta hainbeste aldarrikatzen duten legea eta araudiak betetzearen garrantziaz aritzen direnean, hizkuntza bien koofizialtasunari dagokionea, hankapetik pasatzen dutela. Hizkuntza instrumentalizatzen duten bakarrak beraiek dira, eta aniztasuna, desberdinen arteko elkarbizitza eta gizarte kohesioa ez dutela errealitatean helburu. Beraein subkontzienteak salatzen dituzte. Ikuspegi inperialista eta kolonizatzailea agerian uzten dute, noizbehinka diskurtso lausotuen bidez estaltzen saiatzen diren arren.
Partekatu
Batu zaitez Osoigora