LORTUA! // Zilegi al da urtebeteko isuna jasotzea Munduko Pilota Txapelketan ikurrinarekin ateratzeagatik?
Iñigo Iturrate Ibarra

Proportziorik gabeko neurri baten aurrean gaude


Ikurrina era orokorrean ofizialki dagoen lurralde baten banderari dagokion ikurra da; beraz, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak Bixintxo Bilbao pilotariari ezarritako zigorra erabat legez kanpokoa da. 

Halaber, ziur nago erabaki horrek ez duela lagunduko euskal pilotaren jardueran inplikaturiko eragile (publiko zein probatu) guztien arteko harmonia eta elkar ulertzea lortzen. Ipar eta Hego Euskal Herriko pertsona askok Bixintxori animoak eman dizkio, baita Euskal Herritik kanpoko pertsonak ere. 

Dena dela, aplikaturiko zigorraren legezkotasunaz harago, dudarik ez dago proportziorik gabeko neurri baten aurrean gaudela. Pilotariak kirol-txapelketetan hamabi hilez parte hartzeko debekua jaso du, eta arautegiak berak debekatzen omen ez duen egintza baten aurrean gaude.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak gutun bat bidali dio Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzari Bixintxo Bilbaok jaso duen zigorra ikurrina erakusteagatik kentzeko; izan ere, inori mesede egiten ez dion giro bat sortuko du. Sentsibilitate ezberdinak daude, guztiak errespetagarriak, euskal pilotaren kirol-modalitatean inplikaturiko eragile ezberdinetan.

Era berean, Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzaleak uste du erabaki horrek Oinarrizko Eskubideen Europako kartaren 15., 21. eta 22. artikuluak urratzen dituela; horrexegatik, Batasuneko exekutiboari eskatu diogu legeria loteslea proposatzea Europako nazio gutxituen eskubideak babesteko.


  Compartir
Iñigo Iturrate Ibarra
 Pregunta LORTUA! // Zilegi al da urtebeteko isuna jasotzea Munduko Pilota Txapelketan ikurrinarekin ateratzeagatik?
Enviada por
Bixintxo Bilbao Bixintxo Bilbao
1238 de 300 Apoyos
25.02.2019

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros