Ez da zilegi. Ulertezina, onartezina eta salagarria izan da Federazioaren erantzuna.
EH Bilduk ez du ulertu Nazioarteko Pilota Federazioaren erantzuna. Eta ez ulertzeaz gain, onartezina eta salagarria iruditu zaio. Hasteko, gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizugu. Bestetik, ez gara eskuak gurutzatuta geratu eta ekimena hartu dugu; Legebiltzarrean proposamen bat egin dugu: alde batetik, Legebiltzarrak, euskal erakundea izanik, bere elkartasuna adierazteko zerorri eta, bestetik, Euskal Herriko hiru gobernuek –Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Hirigune Elkargoak- modu bateratuan eta elkarlanean Nazioarteko Federaziora jo eta zigorra kentzeko gestioak egiteko. Argi dugu ikurrina gure herriaren ikurretako bat dela eta, ondorioz, Euskal Herriko erakundeek, eta hautetsi publikoek ezin dutela eta ezin dugula beste aldera begiratu. Gu hor izango gaituzu.
Compartir