Datu ekonomiko eta teknikoek frogatu dute sistema hobea dela edukiontziena
Mila esker galdera egiteagatik, Enertz. Hainbestetan errepikatu dugun bezala, arrazoi asko daude edukiontzien sistemaren alde egiteko: Arrazoi ekonomikoak, teknikoak eta, garrantzitsuena, herritarren aurkako iritzia. Ekonomikoei dagokienez, frogatu da atez atekoak edukiontzien sistemaren kostua hirukoiztu egiten duela eta emaitzak berdinak izan daitezkeela. Bigarrenik, datuek erakusten dute atez atekoa inposatu den herrietan hondakinen %30 desagertzen dela, zabor-turismoa deritzona. Azkenik, kontuan hartu behar da sistemaren aurkako plataformek 76.000 sinadura baino gehiago bildu zituztela. Makina bat galdeketa egin dira azken hilabeteotan Gipuzkoa osoko herrietan eta guztietan atez atekoaren aurkako eta bosgarren edukiontziaren aldeko emaitza nabarmenak izan dira. Gatazka hauek, gainera, zaborren inguruan sortutako gatazka eta tentsioaren baretzea ekarri dute. Bosgarren edukiontziaren aldeko apustua berresten dugu errealitateak bere eraginkortasuna frogatu duelako eta herritarren eskaerak zentzu horretan doazelako.
Compartir