Zergatik da kontenedoreen sistema atez-ateko sistema baino hobea Hondakinak biltzeko?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Markel Olano

Datu ekonomiko eta teknikoek frogatu dute sistema hobea dela edukiontziena


Mila esker galdera egiteagatik, Enertz. Hainbestetan errepikatu dugun bezala, arrazoi asko daude edukiontzien sistemaren alde egiteko: Arrazoi ekonomikoak, teknikoak eta, garrantzitsuena, herritarren aurkako iritzia. Ekonomikoei dagokienez, frogatu da atez atekoak edukiontzien sistemaren kostua hirukoiztu egiten duela eta emaitzak berdinak izan daitezkeela. Bigarrenik, datuek erakusten dute atez atekoa inposatu den herrietan hondakinen %30 desagertzen dela, zabor-turismoa deritzona. Azkenik, kontuan hartu behar da sistemaren aurkako plataformek 76.000 sinadura baino gehiago bildu zituztela. Makina bat galdeketa egin dira azken hilabeteotan Gipuzkoa osoko herrietan eta guztietan atez atekoaren aurkako eta bosgarren edukiontziaren aldeko emaitza nabarmenak izan dira. Gatazka hauek, gainera, zaborren inguruan sortutako gatazka eta tentsioaren baretzea ekarri dute. Bosgarren edukiontziaren aldeko apustua berresten dugu errealitateak bere eraginkortasuna frogatu duelako eta herritarren eskaerak zentzu horretan doazelako.


  Partekatu
Markel Olano
 Galdera Zergatik da kontenedoreen sistema atez-ateko sistema baino hobea Hondakinak biltzeko?
Sortzailea
enetz ezenarro enetz ezenarro
33 de 20 Apoyos
2015.05.13

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan