Eneko Goia

Zinemaldiari ez zaio izena aldatu


Kaixo Mikel,

Lerro hauen bidez zure galderak eta gogoeta erantzungo ditut.

Lehenik eta behin, Zinemaldiaren egitura nolakoa den zehaztea egokia iruditzen zait. Debate txukun bat izateko, informazio guztia mahai gainean jartzea beharrezkoa da. Bestela nahasketara eramaten du honek.

Zinemaldia ez da Udalaren egiturako atal edo organo bat. Guk Udal bezala, diru kopuru bat bideratzen dugu Zinemaldira (1.030.000 € eta 80.000 € gehigarri azken urtean). Eta era beran, horrela egiten dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Zinemaldiak egitura propioa dauka. Bere zuzendari eta langileekin, eta hauek guztiek autonomia osoz egiten dute lan, sektorean adituak dira eta beraiek ematen diote edukia eta bizia Zinemaldiari honen egunerokotasunean.

Bigarrenik, Zinemaldiari ez zaio izena aldatu. ‘’Donostia Zinemaldia / Festival de San Sebastián‘’ da honen izen ofiziala, eta horrela jarraituko du etorkizunean ere. Beraz, Zinemaldia ez da bihurtu SSIFF.

Irudian azaltzen dena logoaren berritze lan bat izan da, ez besterik. Eta erabaki hau Zinemaldiko taldearen gogoeta prozesu baten ondorio da. Erabaki honek baditu bere argudio eta arrazoiak. Adibidez, aurreko irudiak arazo asko sortzen zituen formatu txiki batean jarri behar zenean, gehiegizko marra eta formek ez baitzuten ondo funtzionatzen. Eta bisualki presentzia handia galtzen zen.

Honako bideotxo honek argi eta labur azaltzen du: https://twitter.com/sansebastianfes/status/991991460588335104

Zure galderan ingelera ere aipatzen duzu. Honek ere badu bere erantzuna, eta Zinemaldiaren eta zinema munduaren errealitateari erantzuten dio. Nazioartean ‘’San Sebastian Film Festival’’ bezala ezagutzen gaituzte, bai prentsan, bai beste festibaletan, baita beste erakundeetan ere. Gainera, ingelesa da mundu mailan, eta zinema munduan bereziki, erabiltzen dugun hizkuntza. Honek, nazioarteko posizioa indartzeko estrategia bati erantzuten dio. Amama, Loreak edo Handia bezalako euskal filmak lau haizeetara zabaltzeko beharrezkoa da tresna indartsu bat izatea.

SSIFF laburdura eta erabilera aspaldiko gauza da. Adibidez, Twitter kontua [@sansebastianfes], Instagram [@sansebastianfes], Facebook [San Sebastian Festival], posta elektronikoa [ssiff@sansebastianfestival.com], web orrialdea [sansebastianfestival.com], edizio bakoitzeko traola [#65SSIFF, #64SSiFF… 2014an lehen aldiz #60SSIFF].

Azkenik, gure hiriaren izena [Donostia], nortasuna eta Zinemaldia, ondo baino hobeto zabaltzen ditugu mundu zabalean. Kontuan izan, jaialdi honek duen saririk garrantzitsuena Donostia saria dela eta Zinemaldiaren historia luzean mundu zabaleko 60 zinema izarrek baino gehiagok daramate sari hori. Besteak beste, Bette Davis, Lana Turner, Richard Gere, Julia Roberts edo azken edizioko Monica Belluci eta Ricardo Darín.

Erabaki hauek Zinemaldiko taldeak hartu ditu, eta guztiak errespetatzen ditut. Beraiek bizi dute eta bizitza ematen diote Zinemaldiari hein handi batean, beraiek ezagutzen dituzte inork baino hobeto egunerokotasun horretako zailtasunak eta errealitatea. Eta horiei guztiei erantzuna ematen saiatzen dira egunero.


  Partekatu
Eneko Goia
 Galdera Zergatik Zinemaldia zena SSIFF bihurtu?
Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
309 de 300 Apoyos
2018.05.07

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan