Olaia Duarte

Udal gobernuaren erabakiekin Zinemaldia hitzak lau haizetara zabaltzeko aukera galtzen da


Kaixo, Mikel. Mila esker zure galdera luzatzeagatik.

Donostiako Zinemaldia (“Donostia Zinemaldia” orain arte) erakusleiho ikaragarria da zentzu guztietan. Ondorioz, bertan egiten den orok hartzen du dimentsio itzela, onerako zein txarrerako.

Izena ez da galdu ofizialki baina, udaleko hizkuntza- irizpide guztiak galduta, logotipoa berritzearekin batera lantzen ari den marka, argi eta garbi, SSIFF da, kartela ikustea besterik ez dago-eta. Eta horrekin bai Donostia, bai Zinemaldia hitzak lau haizetara zabaltzeko aukera galtzen ari da.

Horregatik, maiatzeko udalbatzan, gure proposamena aurkeztu genuen eta onartua izan zen (Ernesto Gascoren bozka izan ezik) hurrengoa eskatuz: Donostiako Udalbatzak Udal Gobernuari hertsiki eskatzen dio dagokion lekuan eta behar diren baliabideak erabilita berma dezala aurten eta datozen urteotan Donostiako nazioarteko zinemaldian Donostia Zinemaldia marka zabaldu eta ezagutaraziko dela.

Udal gobernuari gogorarazi genion zinema jaialdi bakoitzak tokikotasunari bide eman eta goraipamena egin diola: horrela esplikatzen dira Zinemaldia, baita eta Berlinale edo La Mostra ere, ezagunenak aipatzeagatik. Noski, guztiek nazioarterako behar diren erabilerak egiten dituztela baina beti horiekin batera, hain zuzen ere nazioartean identifikazio propioa izatea aukera paregabea delako. Mundu globalizatuan norberaren nortasuna mantentzea eta ezagutaraztea guztiz garrantzizkoa delako. Urtero urrutitik datozen zine-izarrek euskarazko hitzak erabiltzen dituzte, beraiek diote gure hizkuntzari errespetu eta miresmen gehiago orain azaldu dena baino.

Horrek guztiak hirian izan eta izango duen eragin eta garrantzia kontuan izan behar da, euskarari lekua eman ordez, prestigiatu ordez, munduan kokatzen gaituen berezitasunari heldu ordez, nortasuna galtzen ari gara, San Sebastian zeruan bakarra ote den ezin jakin, baina munduan Donostia bai, bai eta Zinemaldia ere. Ea lortzen dugun  bai aurten, bai hurrengo edizioetan, sortu den egoera iraultzea eta baliabide berriak erabiltzea Donostia Zinemaldia marka zabaldu eta ezagutarazteko.


  Partekatu
Olaia Duarte
 Galdera Zergatik Zinemaldia zena SSIFF bihurtu?
Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
309 de 300 Apoyos
2018.05.07

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan